Kanpai festarekin ari dira ospatzen San Martin Eguna Azkoitia

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 11

Eguraldi goibelari aurre eginez, ehunka dira Azkoitiko San Martin auzoko ermitara gerturatzen ari diren herritarrak. Ohiturari jarraituz, kanpai festarekin ari dira ospatzen San Martin Eguna, eta, goizean goizetik, ume, gazte eta heldu ugari bertaratu dira kanpaia jotzera. Gauera arte ez du etenik izango kanpai festak. Auzoko festak ari dira ospatzen gaur San Martinen. Kanpai festaz gain, IV. San Martin mendi lasterketa egin dute goizean, eta hainbat meza ere egin dute ermitan.   [flickr_set id="72157662500336008"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide