Josu Imazek eta Vanesa Cerrajerok irabazi dute IV. San Martin mendi lasterketa

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 11

Azkoitiko San Martin festen barruan, auzoko Mikologia elkarteak antolatuta, IV. San Martin mendi lasterketa egin dute goizean 55 lagun inguruk. Elkartetik abiatuta, zortzi kilometroko ibilbidea egin dute korrikalariek, auzoko ermitara iritsi arte. Azpeitiko bizilaguna den Josu Imaz beasaindarra  izan da azkarrena helmugaratzen (34:55), eta emakumezkoetan, Vanesa Cerrajero azpeitiarrak irabazi du lasterketa (45:25). Kurutzia baserriko produktuen saskia jaso dute irabazleek, eta parte hartzaile guztien artean hainbat zozketa egin dute. Herritar ugari elkartu dira lasterketa ikusi eta korrikalariak animatzera, eta probaren amaieran, hamaiketakoa egin dute elkartean. Ikusi lasterketako argazkiak, hemen: [flickr_set id="72157662498168778"]      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide