Kubako Iraultza hizpide Matadeixen, langile borroken inguruko zikloan

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 9a, 17:32

Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik, Kubako Iraultzaz aritu ziren atzo, azaroak 8, Azkoitiko Matadeixen. Ernesto Che Guevara hil zenetik langile mugimenduan izandako aldaketak-eta izan zituzten hizpide, 18:00etan hasita. Eskualdeko hainbat herritako gazteak bildu ziren atzoko solasaldian. Iraultza Sobietarraren mendeurrenaren harira antolatutako, 'Ereindako borroketatik iraultza loratuz' hitzaldi zikloaren barruko solasaldia zen atzokoa. Ostiralean, berriz, Zumaiako Torreberri gaztetxean izango da langile borroken inguruko hitzaldia. Azpeitiko Gaztetxeak, Piztuk, Zestoako Gaztetxeak, Zumaiako Iparrak eta Zarauzko Gaztetxeak elkarlanean antolatu dute hitzaldi zikloa. Lehengo astean hasi ziren solasaldiak Azpeitiko Gaztetxean. Madrilgo ‘El Salariado’ webguneko kide bat izan zen Azpeitian, eta 40 bat lagun elkartu ziren bertan. Azaroaren 17an Zestoaren txanda izango da. Italiako mugimendu autonomoa 60-70 hamarkadetan hitzaldia izango da Gaztetxean, 18:00etan hasita. Zarautzen, aldiz, azaroaren 24an  Gamonaleko gatazka esperientzia eta borroka, komunitatearen eraikuntza auzoan solasaldia eskainiko dute, Putzuzulon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide