Adimen anitzei eta jostailu egokiak aukeratzeari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Bizilorek

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 8a

Azkoitiko Bizilore eskola aktiboak bi hitzaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Bihar izango da lehenengo hitzaldia, Adimen anitzak izenpean. Edurne Etxeberria adimen mota desberdinez arituko da hizketan, eta, besteak beste, inguruak, esperientziak eta hezkuntzak berak adimenaren garapenean duen eragina azalduko du. Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Adimen Anizkunen Teoria formatzailea da Etxeberria, eta 18:00etan hasiko da bere saioa. Bigarren hitzaldia, berriz, hilaren 14an, asteartean, izango da. Itsaso Pagoaga Zaloñak jostailu egokiak nola aukeratu  azalduko du saio horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide