Pentsioei eta gizarte politikei buruzko hitzaldia antolatu du Munohaundik ostegunerako

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 7a

Bi hitzaldi eskainiko dituzte datozen asteetan, eta ostegunekoa da aurrena. 'Gizarte politikak Gipuzkoan dituen erronkak' izenpean. Maite Peña diputatuak eta Elena Luquin Gurutze Gorriko ordezkariak eskainiko dute saioa, Baigeran.

Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduko diputatua. Munohaundi elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu datozen asteetarako Azpeitian. Bi solasaldiak gizarte politikei eta pentsio sistema publikoei buruzkoak izango dira. Lehenengo hitzaldia hilaren 9an, ostegunean, izango da. Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduko diputatuak eta Elena Luquin Gipuzkoako Gurutze Gorriko Giza Esku-hartze zuzendairak Gizarte politikak Gipuzkoan dituen erronkak saioa eskainiko dute, euskaraz eta gazteleraz. 19:00etan izango da hitzaldia, Baigeran. Hilaren 16an, berriz, Pentsio sistema publiko baten etorkizuna hitzaldia entzun ahal izango da Iñigo Barandiaran Espainiako Kongresuko EAJko diputatuaren, Eduardo Garcia Geroa Pentsioak elkarteko ordezkariaren eta Luis Miguel Ugarte Lagun-Aroren gizarte babes sistemaren zuzendariaren eskutik. 19:00etan hasiko da saioa, Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide