Bertsozaleentzako plaza bihurtuko da Zurt taberna azaroaren 24an. Izan ere, egun horretarako bertso saioa antolatu dute. Lau bertsolari igoko dira oholtzara, 22:30ean hasita: Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Unai Izagirre eta Eneritz Artetxe. Gai jartzaile lanak, berriz, Silvia Etxaniz azkoitiarrak egingo ditu.