Hizlaria Edurne Etxeberria izango da, eta 18:00etan hasiko da saioa.
Adimen anitzak hizpide hartuta, hitzaldia izango da ostegunean, azaroak 9, Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan, 18:00etan hasita. Hizlaria Edurne Etxeberria izango da; besteak beste, Lehen Hezkuntzan irakaslea eta Adimen Anizkunen Teoriaren formatzailea da. Solasaldian, Etxeberriak azalduko du adimena ez dela zerbait aldaezina eta adimen mota asko dagoela. Pertsonak genetikak emandako hainbat ahalmenekin eta baldintzekin jaiotzen diren arren, zenbait aldagairen arabera –ingurua, esperientziak, jasotako hezkuntza...– ahalmen horiek modu batera edo bestera garatuko direla kontatuko du irakasleak. Doakoa izango da sarrera, eta hitzaldia euskaraz eskainiko du.