Zubiaurre igeri elkarteak igerilekuaren egoeraz hitz egiteko bilera deitu du azaroaren 15erako. Zubiaurreren ekimenez, igeri elkarteko kideek eta gurasoek bilera egingo dute Instalakuntza Duinak Orain! taldeko kideekin, 19:00etan hasita.
Instalakuntza Duinak Orain! taldea udalari aurkezteko txosten bat prestatzen ari da. Dagoeneko jakinarazi diote udalari bilera egin nahi dutela, txostena aurkezteko eta gaiaz hitz egiteko. Hain zuzen ere, azaroaren 15ean egingo duten bileran txostenaren gaineko informazioa eskainiko dute.
Herritar talde bat da ari da txostena prestatzen eta lortu duten informazioarekin gustura daude. "Lan asko eskatu du txostena egiteak, jende askok hartu du parte eta hori eskertu beharra dago. Emaitza oso ona izan da, lanak merezi izan du, eta herritarrak egoeraz jabetzea da hurrengo pausoa. Herritar asko kexatu izan gara, baina oraingoan denok elkartuz irtenbidea bilatzeko lan egitea da gure asmoa", adierazi dute.