Oliver Magoak 'Balio Magikoak' ikuskizuna eskainiko du bihar, Azkoitiko Baztartxon

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 3a

Oliver Magoaren ikuskizuneko irudi bat. (Argazkia: Oliver Magoa) Balio Magikoak ikuskizuna eskainiko du Oliver Magoak bihar Baztartxo antzokian, 18:00etan hasita. Alvaro Oliver eta Eva Laorden bikotearen eskutik magiaz betetako ikuskizuna izango da: bizitza berreskuratzen duten objektuak eta marrazkiak, ikusleengandik ateratako magia, errezeta magiko "sinesgaitzak" eta efektu berezi "txundigarriak" eskainiko dituzte, besteak beste. Oliverren eta Laorderen pasio handienetako bat hezkuntza da, eta eszenatokian eskaintzen duten ikuskizuna baliatzen dute haurrak erta gaztetxoak balioetan hezteko. Hala, Oliver Magoaren konpainiak eskaintzen dituen emanaldiek "errespetua, elkartasuna, ekintzailetza, maitasuna eta ingurugiroarekiko zaintza" lantzen dituzte. Elebitan izango da ikuskizuna, eta ordubete iraungo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide