Giro ederrean agurtu dute Urrategiko Ama Birjina, haren 400. urteurrenean

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 31

Azkoitiko Parrokiako lagunak Urrategira egindako bisitan. (Azkoitiko Parrokia) Aurten, 400 urte bete ditu Azkoitiko Ama Birjinak, eta horren harira, agurra egin zioten Azkoitiko Parrokiako irakasle, ikasle eta gurasoek joan den asteburuan. Ibilaldian joan ziren Urrategiraino, eta han "giro ederrean" agurtu zuten Azkoitiko zaindaria. Katekesiko ikasturteari ere ekin diote dagoeneko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide