'Zientzia eta Espiritualitatea' kongresuan bildutako 15.000 euroak ongintzara bideratuko ditu Izarpek

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 30a

Bi GKEren, Azkoitiko bi haurren eta Izargi institutuaren artean banatuko dituzte irabaziak. Guztira, 356 ikus-entzule hurbildu ziren Baztartxo antzokian egin zen kongresura, eta antolatzaileak "pozik" agertu dira.

Marilyn Rosner medium kanadiarra hitza hartzen kongresuan. (Azkoitiko Udala) Izarpe zientzia intuitibo eta terapeutikoen institutuak antolatuta, Zientzia eta Espiritualitatea nazioarteko kongresua egin zuten urriaren 20tik 22ra Azkoitian. 15.000 euro irabazi zituzten,  eta irabazi horiek gobernuz kanpoko bi erakunderen eta behar bereziak dituzten Ursula Urteaga eta Anuk Astigarraga ume azkoitiarren artean banatuko dituzte. The Direct Help Foundation eta IIIHS Sudafrica GKE-ek jasoko dute laguntza. The Direct Help taldeak Nepalgo biztanleriaren premiazko beharrak asetzeko egiten du lan. IIIHS Sudafricak, berriz, umezurtz-etxeei laguntzen die. Horiek ez ezik, Izargi institutuak ere jasoko du diru laguntza. Gaixotasun larri bat duten edota gertuko norbaiten heriotzarengatik doluan dauden pertsonei laguntzen die Izargik. Kongresuan parte hartu zuten, besteak beste, Kanadako Marilyn Rossner eta Urretxuko Mikel Lizarralde mediumak. Lizarralde "pozik" agertu da kongresuak izan duen harrerarekin. Guztira, 365 pertsona hurbildu ziren Zientzia eta Espiritualitatea nazioarteko kongresura,

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide