Festa giroa eta elkartasuna Azkoitian Beningo kaleko umeen alde

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 28a

Jaki goxoz, bigarren eskuko produktuz, eskulanez eta jolasez bete dira gaur eguerdi partean Azkoitiko Kontzejupea eta plaza, Floreagako Solidaritate Taldeak Beningo kaleko umeen alde antolatutako egunean. Herritarrek, tabernariek nahiz dendariek emandako pintxo eta postrez betetako mahai luzeak eta jostailuak nagusi zituen bigarren eskuko azokarenak bete dute Kontzejupea; horietan jasotako dirua Beningo Cotonou eta Porto Novoko kaleko umeen aldeko salestarren proiektuetara bideratuko dute. Kontzejupearen aterpetik gertu, plazan, Alai Batzako gazteek hainbat tailer eta jolas prestatu dituzte, bereziki umeei zuzenduta. Eguraldia duda-mudazkoa izan bada ere, azkoitiarrak animatu dira Floreagakoek prestatutako egitasmoan parte hartzera. Hemen, eguerdian ateratako argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide