Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nerea Mendizabal psikopedagogoak Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde hitzaldia eskainiko du hilaren 31n, Azkoitiko Floreaga ikastetxean. 17:30ean izango da saioa, euskaraz, ikastetxeko bideo gelan, eta gurasoek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argituko ditu Mendizabalek. Floreaga ikastetxeak adierazi duenez, hitzaldia doakoa eta guztientzat irekia izango da.