Azkoitiko Herri Lasterketa, iaz. (Hitza)
Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatuta, Azkoitiko XIII. Herri Lasterketa egingo dute azaroaren 25ean, eta bertan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Hainbat modutara inskribatu daiteke: Azpeitiko eta Azkoitiko kiroldegietan, Donostioako Robers dendan eta
herrikrosa.eus webgunean. Aurrez izena ematen dutenek 10 euro ordainduko dute, eta egunean bertan, 14:30etik 16:00etara egiten dutenek 15 euro ordainduko dute.
Azaroaren 25ean, 16:30ean hasiko da proba, eta 10 kilometroko ibilbidea izango dute korrikalariek.