Azkoitiko Herrixen Eguneko II. Zakelmari pintxo lehiaketa Orbela tabernak irabazi du

Nerea Uranga 2017ko urriaren 22a

Lehen pintxo lehiaketa ere Orbelak irabazi zuen

Zakelmari pintxo lehiaketako sari banaketa, erdian Orbela tabernakoa .(Argazkia; Herrixen merktari elkartea) Atzo, larunbata, II. Herrixen Eguna ospatu zuten Azkoitian, herriko merkatarien elkarteak antolatuta. Egitarauaren barruan, II. Zakelmari pintxo lehiaketa jokatu zen.  Iaz bezalaxe, aurten ere Orbela tabernak irabazi du lehiaketa, Xakelmari izeneko pintxoarekin. Azkoitiko Udaleko bi zinegotzi eta Herrixen elkarteko bi bazkide aritu ziren epaile. Herrixen merkatari elkarteko kide diren Tta-kun, Orbela, Koxka, Zurt, Latz eta Etxe-Aitz tabernek parte hartu zuten pintxo lehiaketan. Pintxo onenaren egileek Azkoitiko Udaleko Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotzien eta Herrixen elkarteko kideen eskutik jaso zuten saria. II. Zakelmari pintxo lehiaketako sailkapena:
  1. Orbela taberna Xakelmari pintxoarekin, 44 puntu
  2. Koxka taberna Udazkena pintxoarekin, 41 puntu
  3. Etxe Haitz taberna Herrixe beti pipertute pintxoarekin, 40 puntu
  4. Zurt taberna, 33 puntu
  5. Latz taberna, 29 puntu
  6. Tta-kun taberna 27 puntu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide