Herriko merkatari txikiak bultzatzeko asmoaz atzo eta gaur
II. Herrixen Eguna ospatzen ari dira Azkoitian, Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak antolatuta. Gaur, larunbata, egun guztian zehar hainbat ekitaldi egin dituzte: goizean txorizo dastaketa egin dute Kontzejupean, trikitilariek girotuta. Torrezurin, berriz, egun guztian tonbola zabalik eduki dute merkatariek. Txu-txu trena ere egun guztian zehar ibili da. Umeentzako puzgarriak eta marrazki tailerra izan dira arratsaldez, plazan.
II. Zakelmari Pintxo lehiaketa ere egingo dute. Tta-kun, Orbela, Koxka, Zurt, Latz eta Etxe-Aitz tabernek hartuko dute parte lehiaketan, eta, haiek prestatutako pintxoak jateko aukera izan dute herritarrek, euro baten truke. Iluntzean egingo dute sari banaketa, Torrezurin.
[flickr_set id="72157689664827396"]