Eliza atarira lekualdatu da Azkoitiko gaztaina-saltzailea

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 18a

Gaztaina-saltzaileak etxola jarri du eliza atarian. (Ane Olaizola) Azkoitiko gaztaina-saltzaileak salmenta gune berria du aurten. Azken urteetan, herriko plaza nagusian saltzen zituen gaztaina erreak udazkenetik negura bitartean; orain, ordea, eliza atarira lekualdatu da, eta, aurreko asteburutik, Barriken aurrean jarri duen etxolan erosi daitezke gaztainak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide