Zientzia eta Espiritualitatea hizpide dituen Nazioarteko Kongresua izango da Azkoitiko Baztartxo antzokian, hilaren 20an, 21ean eta 22an. Jardunaldi guztietarako sarrerak 50 euro balio du, eta
www.ticketea.eus webgunean eskuratu ahal da. Gaztelaniaz izango dira saio guztiak. Irabaziaren zati bat Azkoitiko
bi umerentzat izango da.
- 19:00etan. Kongresuaren aurkezpena eta irekiera, Aizpea Goenagaren eskutik.
- 19:30ean.
Zerura joateko gonbidapena baduzu? hitzaldia emango du Marilyn Rossner mediumak. Ondoren, medium saioa eskainiko dio publikoari.
- 21:00etan.
Soinu sakratuaren artea hitzaldia emango du Julen Apezetxea musikariak. Eta, gero, meditazio eta kanalizazio saioa egingo du.
- 10:00etatik 11:15era. Miguel Angel Pertierra medikuak
Existitzen al da heriotza? hitzaldia eskainiko du. Ondoren, Lazaro Efektua azalduko du.
- 11:30etik 13:00etara.
Bizitza, benetako bizitzarako prestakuntza al da? hitzaldia eskainiko du Lujan Comas medikuak.
- 13:30ean. Kongresuan parte hartuko duten txostengileek liburuak sinatuko dituzte.
- 16:00etatik 17:30era.
Guztiok gara espiritua saioa emango du Mikel Lizarralde mediumak, eta, ondoren, beste aldeko mezuak helaraziko dizkie ikus-entzuleei.
- 17:30etik 18:00etara. Sorpresa.
- 18:00etatik 19:30era.
Aldaketa: berpizte berria hitzaldia eskainiko du metafisikan doktoratua den Anji Karmelok.
URRIAK 22, IGANDEA
- 10:00etatik 11:30era.
Dolua, esperientzia unibertsala hitzaldia eskainiko du Iñaki Perez Arriluzeak. Meditazioa ardatz duen eta bizitzeko filosofia den Mindfullnessen espezializatua da Perez Arriluzea, eta heriotzan eta trauman masterra du.
- 11:30etik 13:00etara. Migel Pedrero idazleak, kazetariak eta ikertzaileak
Bestaldea existitzen da.
Ebidentzia onenak saioa eskainiko du.
- 13:15ean. Zientzia eta Espiritualitatea Nazioarteko Kongresuaren itxiera, Azkoitiko Udaleko kronista ofiziala eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako lehendakaria den Juan Bautista Mendizabalen eskutik.