Antton Iturberen IRITZIA: 'Abbatoir Blues'

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 16a, 18:25

Azkoitiko Matadeixez iritzi artikulua idatzi zuen Antton Iturbek atzoko 'Berria' egunkarirako.

Ikaragarrizko penaz galdu behar izan nuen Jaco, Zozobra eta Futuro del Hierro taldeek Azkoitiko Matadeixen joan den larunbatean eman zuten kontzertua. Bartzelonako Magia Roja diskoetxe/plataformaren partaide dira hirurak. Zaratatsu, erronkari, bizi, bitxi eta aldi berean dotore. Erraietako odol eta fluxuez blaituta datorren musikak bakarrik eragin dezakeen harridura deserosoa eta plazer berritzailea iradokitzen dute hirurok. Bakoitzak bere erara. Zintzotasun gardenaz. Biharamunean, bere diskoen binilo edizioak eskatu ditut Magia Rojaren webgunean, etxeko intimotasunean nire pena goxatzeko asmoz. Baina, jakin, badakit Matadeixeren egoitzan jazo zen akelarrea ezin izango dudala inolaz ere errepikatu nire tokataren bozgorailuetara mugatuta. Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen, Berria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide