Faemino y Cansadok emanaldia eskainiko dute Azkoitian, eta sarrerak salgai daude

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 16a

Faemino y Cansado bikotearen umore zentzugabe eta surrealistarekin gozatzeko aukera izango da Azkoitiko Baztartxo antzokian. Azaroaren 18an, ¡Quien tuvo retuvo! azken ikuskizuna eskainiko dute, 20:00etan, eta  sarrerak dagoeneko salgai daude udaletxeko Kultura sailean (943-85 71 70). Sarrera bakoitza 20 eurotan eros daiteke.   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide