Joseba Diaz azkoitiarrak Espainiako bertikalen kopako azken proba irabazi du, 23 urtez azpiko mailan

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 11

Joseba Diaz, erdian, podiumean. (Maxixatzen) Joseba Diaz lasterkari azkoitiarrak Espainiako bertikalen kopako azken proba, Maliciosa Vertical, irabazi zuen joan zen asteburuan, 23 urtez azpiko kategorian. Madrilgo Guadarrama mendilerroan jokatu zuten proba, eta azkoitiarrak 51:20 denbora behar izan zuen helmugara iristeko. Hiru probek osatu dute Espainiako bertikalen kopa, eta, puntu guztiak batuta, hirugarren geratu da absolutu mailan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide