Jokalarien gurasoekin bilerak egingo ditu Anaitasunak datorren astelehenean

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 10a

Kimu eta infantil taldeetakoena 18:00etan izango da, eta hortik gorako mailetakoa 19:00etan. Elkargunean egingo dituzte bi batzarrak.

Anaitasuna futbol klubaren zuzendaritzak jokalarien gurasoei zuzendutako aurkezpen bilerak egingo ditu datorren astelehenean, urriak 16, Elkarguneko beheko aretoan. Bi bilera prestatu dituzte. Parte hartzeko kimuen, Errendimenduko kimuen, Infantil Txikien, Infantil nesken eta Ohorezko Infantilen gurasoek 18:00etan izango dute hitzordua. 19:00etan hasiko da, berriz, Lehen Mailako kadeteen, Ohorezko Kadete nesken zein mutilen, Ohorezko Jubenilen, Lehen Mailako Erregionalen eta senior nesken gurasoei zuzendutako bilera. Gurasoei "baliagarria izan daitekeen klubaren informazioa" helaraztea da denboraldi hasierako bilera horien helburua, klubak azaldu duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide