Ana Belen Jimenezen hilketa gaitzetsi dute hainbat azkoitiarrek

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 6a

Dozenaka azkoitiarrek salatu dute Ana Belen Jimenezen hilketa. (Ane Olaizola) Ana Belen Jimenezen hilketa gaitzetsi zuten dozenka azkoitiarrek atzo, Azkoitiko plazan, Erasorik ez, erantzunik gabe! lelopean. Haren hilotza Miranda Ebron (Burgos, Espainia) agertu zen joan den asteartean, auto baten barruan, indarkeria zantzu nabarmenekin. 44 urte zituen, eta Gasteizkoa zen. Banatzeko prozesuan zegoen, eta haren bikotekide ohiak andrea hil izana aitortu zuen. Sostenipe talde feministak deitu zuen elkarretaratzea, eta Azkoitiko Udalak ere babestu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide