Azkoitiko pilota eskolan eman daiteke izena

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 3a

Sasoiko ongizate zentroak pilota eskola jarri du martxan bigarren urtez, eta aurreko ikasturtean ekindako bidearekin jarraitzeko asmoz, federatu gabeko sei eta 13 urte bitarteko gaztetxoei entrenamenduak eskainiko dizkiete Gurea pilotalekuan. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira eskolak; 17:00etatik 18:00etara, sei eta bederatzi urte bitarteko umeek hartuko dute parte, eta 18:00etatik 19:00etara, 10 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Pilota eskolan aritzeko  667 50 39 18 (Alex Juaristi) telefonora deitu behar da lan saioen ordutegi barruan.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide