Igor Zubeldia deitu du Espainiako 21 urtez azpiko selekzioak, Eurokoparako sailkatze partidarako

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 29a

Igor Zubeldia. (Ihintza Elustondo) Espainiako 21 urtez azpiko selekzioak Igor Zubeldia futbolari azkoitiarra deitu du, 2019an jokatuko den Eurokoparako sailkatze partida jokatzeko. Gaur jakinarazi du  Albert Celades hautatzaile espainiarrak  Zubeldia deialdian sartu duela. Espainiak Eslovakiaren aurka jokatuko du sailkatze neurketa, urriaren 10ean, Eslovakiako Poprad futbol zelaian. Realeko futbolari azkoitiarra Espainiako 21 urtez azpiko espainiar selekzioarekin ariko den aurreneko aldia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide