Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
'Dementziekin elkarbiziz' izenburupean eskainiko du solasaldia Afagik —Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea—, asteartean. Elkargunean izango da solasaldia, 15:30ean hasita.
Joan den irailaren 21a Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izan zen. Horren harira, hitzaldia eskainiko du Afagik —Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteak, Azkoitiko Elkargunean. Urriaren 3an jarri dute hitzordua, 15:30ean.
Bertan solasean ariko dira Koldo Aulestia Afagiko presidentea, eta Naroa Diaz Afagiko gizarte langilea. Moderatzaile lanetan, berriz, Mari Cruz Alberdi Afagiko boluntarioa arituko da. Afagik antolatutako kanpaina "alzheimerdun edo beste dementziadun pertsonarengan" oinarritzen da, eta Ni neu nauzu da bere leloa.
Afagiren arabera, "alzheimerra, gaixotasun bat baino gehiago, tamaina itzeleko arazo bat da", eta, arlo soziosanitariotik harago, gizartearen "esparru guztiak inbaditzen ditu". "Zeharkako izaera duenez, behar-beharrezkoa da gaixotasunaren trataera eraikitzea eta artikulatzea ikuspegi integral batetik, zeina intentsitate maila berean iritsiko zaion, bai pazienteari, bai senitarteko zaintzaileari", azaltzen du Afagik.