Bebarruko perlak, hastear

Ainitze Agirrezabala 2017ko irailaren 27a

Martxan dira beste behin Bebarruko Jardunak, Matadero Ekintzak taldeak antolatuta. Gaur hasiko da edizio berria Japoniako Melt Bananarekin, eta zer gozatua izango da azaroaren 24a artean.

Matadeixen eskainiko dituzte filmak eta kontzertuak. (Beris Txokondo) Udazkenean zuhaitzetatik erortzen diren hostoen gisan, hemen datoz, aurten jada bigarrengoz, Bebarruko Jardunak. Gaur hasi eta azaroaren 24a bitartean, hamabi kontzertu eta zortzi zinema saio izango dira entzungai eta ikusgai, Azkoitiko Matadeiko eraikin zaharrean. Bebarruko Jardunak, lehenengoz, 2004an antolatu zituzten, eta ordutik, zientoka artista, kolektibo, hizlari, entzule eta bisitari igaro dira Matadeitik. Matadero Ekintza Taldeko kideen esanetan, "nabarmentzekoa" da eskainiko diren hamabi proposamenetatik hiru Japoniatik etorritakoak direla. Bestalde, gaineratu dute Bartzelonako Magia Roja kolektiboak Matadeira egingo duen bisita "berezia" izango dela. Hona hemen egitaraua: Kontzertuak -Gaur, asteazkena (21:30). Japoniako Melt Banana eta Euskal Herriko Üther taldeak. -Urriak 1, igandea (19:00). Valentziako (Herrialde Katalanak) La Plata taldea. -Urriak 7, larunbata (22:30). Bartzelonako (Katalunia) Jaco, Zozobra eta Futuro de Hierro taldeak. -Urriak 11, asteazkena (22:30). Japoniako eta Berlingo kideez osatutako Tatsuru Arai eta Euskal Herriko Noiz Koda taldeak. -Urriak 16, astelehena (21:30). Japoniako Minami Deutsch. -Urriak 20, ostirala (22:30). Zaragozako (Espainia) Lady Banana eta Madrilgo Doble Capa. -Azaroak 3, ostirala (22:30). Valentziako (Herrialde Katalanak) Anacardos Lata. Zinema zikloa -Urriak 4, asteazkena (21:30). Sweetgrass. -Urriak 18, asteazkena (21:30). Hukkle. -Urriak 25, asteazkena (21:30). La Vie Moderne. -Azaroak 1, asteazkena (21:30). Amanece, que no es poco.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide