Anaitasuna Futbol Taldeak 2017/18ko kromo bilduma egingo du

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 26a

Klubeko jokalari eta tekniko guztiekin osatuko dute bilduma. (Anaitasuna) Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldeak kromo bilduma egingo du 2017-2018 denboraldiko jokalarien eta teknikoen irudiekin. Klubak adierazi duenez, prozesua hasi besterik ez dute egin, eta kromoak egiteko argazkiak ateratzen hasiko dira laster. Kluba osatzen duten talde guztietako jokalariekin osatuko dute bilduma, Anaitasuna Futbol Eskolako taldeetatik hasi eta Hirugarren Mailako talderaino. Aurrera begira, egitasmoaren inguruko aurkezpena egitekoak dira, eta orduan emango dute informazio gehiago. Azpeitiko Lagun Onak taldeak ere egin zuen elkarteko talde guztietako jokalari eta teknikoe guztien kromo bilduma, 2014-2015 denboraldian.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide