Mai Vazquez-Domenech azkoitiar margolariaren erakusketa zabalduko dute ostiralean, Torre Zurin

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 25a

Ostiralean hasi eta urriaren 8ra bitartean, egunero zabalduko dituzte erakusketaren ateak.

Mai Vazquez Domenech. (Ainitze Agirrezabal) Azkoitiko Torre Zurik erakusketa berri bat hartuko du ostiralean, irailak 29: Mai Vazquez-Domenech margolariaren Mismunandi.  Azkoitiarrak egindako irudiak izango dira Torre Zuriko paretetan zintzilikatuko dituztenak, eta ikusgai izango dira urriaren 8a arte. Astelehenetik igandera bitartean zabalduko dituzte erakusketaren ateak, 17;00etatik 20:00etara. Azkoitiko Udalak antolatu du erakusketa. Joan den maiatzean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean Atman erakusketa jarri zuen azkoitiar margolariak. Orduan, erreportajea egin zuen Urola Kostako Hitzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide