Iñako Perezek 'Euskadi 2020, etorkizunera begira' hitzaldia eskainiko du Azkoitian, ostegunean

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 25a

Iñako Perez (Ciencia en redes) Iñako Perez Iglesias EHUko katedra zientifikoko buruak Euskadi 2020, etorkizunera begira hitzaldia eskainiko du ostegunean, irailaren 28an, Azkoitian. Solasaldia Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 19:30ean hasita, eta interesa duen oro bertaratu daiteke. Azkoitiko Gazte Geroa taldeak antolatu du hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide