Kolore berdedun kamisetak izan dira nagusi gaur Azkoitian. Izan ere, Ttipi-Ttapa elkarteak antolatuta, II. Kros Solidarioa egin dute. Guztira, 250 haurrek eta 929 helduk egin dute korrika, eta bildutako dirua Aspanogiri eman diote, minbizia duten umeen gurasoen Gipuzkoako elkarteari, hain zuzen ere. Duela bi urte egin zuten lehen lasterketa, eta orduko hartan, bularreko minbizia dutenei laguntzea izan zuten helburu.
Aurreko edizioan bezala, hainbat lasterketa izan dira aurtengoan ere. Lehenik, 17:00etan hasita, haurren lasterketak izan dira, adinaren arabera, hiru taldetan banatuta. Haien ostean, 18:00etan, helduen lasterketa izan da, eta lau kilometro egin behar izan dituzte. Horrez gain, Aspanogik Azkoitiko plazan jarrita zuen postuan Ttipi-Ttapa pirataren txapak erosi ahal izan dituzte bertaratu direnek euro baten trukean, eta itxulapikoak ere jarri dituzte, diruz lagundu nahi duenarentzat. Alabaina, krosaz gain, egun guztian zehar hainbat ekitaldi izan dira Azkoitian. Lasterketa bukatu ostean, Azkoitiko hainbat saltokik eta jatetxek emandako 48 sari zozkatu dituzte krosean parte hartu duten guztien artean. Duela bi urte egin zuten lehen lasterketa, eta orduko hartan, bularreko minbizia dutenei laguntzea izan zuten helburu. Goiz-eguerdi partean, esaterako, Alai Batzaren eskutik haurrentzat animazioa izan da eta Sareako batukada feministak ere kaleak girotu ditu.
Hona hemen Aspanogiren alde egin duten lasterketa solidarioko hainbat argazki:
[flickr_set id="72157687003219614"]
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide