Josean Blancok irabazi du Azkoitiko Floreagan jokatu den Hiru Txirlo Bolo Txapelketa

Ainitze Agirrezabala 2017ko ira. 23a, 21:18

Euskal Herriko XXVIII. Hiru Txirlo Bolo Txapelketa gaur hasita urriaren 28ra bitartean izango da, eta lehen saioa Floreagako bolatokian jokatu dute, 17:00etan hasita. Floreagan jokatu den bolo txapelketa Asola Berriko Josean Blancok irabazi du, eta 65 euroko saria jaso du; bigarren postuan, berriz, San Andresko Iñaki Burunza sailkatu da, eta 50 euroko saria eskuratu du; hirugarren lekuan, aldiz, Asola Berriko Bittor Astigarragak egin du, eta 35 euroko diru saria bereganatu du. Jose Antonio Nuñez, Juan Luis Rodriguez eta Sebas Aranzabal, laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Euskal Herriko Hiru Txirlo Bolo Txapelketako gainerako saioak Markina-Xemeingo Barinaga bolatokian, Eibarko Asola Berrin eta Bolibarko Iruzibitxan jokatuko dituzte. Hona hemen Azkoitiko Floreagan jokatu den hiru txirlo bolo txapelketako argazkiak: (Irudiak: Angel Ibarluzea) [flickr_set id="72157689480934945"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide