'Nola lortu norberaren haziak' tailerra eskainiko dute, Azkoitiko Baratze Parkean.
Kutxa Ekogunearen eta Azkoitiko Udalaren eskutik,
Nola lortu norberaren haziak? tailerra eskainiko dute asteazkenean, hilaren 27an, Azkoitiko Baratze Parkean, 18:00etatik 20:00etara. Edonork har dezake parte tailerrean, eta doakoa izango da.
Antolatzaileek adierazi dute baratzegintzaren “lan politenetakoa” dela landareen prozesu osoa norberak egitea; hau da, hazitarako landareak aukeratzea, landareei haziak ateratzen uztea, haziak hartu eta gordetzea… Hori guztia modu egokian egiteko teknikak irakatsiko dituzte.
Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da. Bertan, baratzegintzari buruzko aholkularitza jasotzeko edota plantel eta hazi ekologikoak erosteko aukera eskainiko dute.