Kilometroetara joateko autobusa egongo da Azkoititik

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 19a

Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ospatuko dute igandean, Oñatin, eta hara joateko autobusa antolatu dute Azkoititik. Horretarako, Loiola Bidaiak agentziak Ibai Ondo kaleko 9. zenbakian duen bulegoan eman behar da izena, zortzi eurotan. Igandean, 09:20am eta 11:30ean abiatuko da autobusa, Julio Urkixo kaleko geltokitik; Kilometroetatik itzultzeko autobusak, berriz, 18:00etan eta 20:15ean izango dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide