Kale Nagusiko 57. zenbakitik aurrera ezin dute igaro ibilgailuek. (Maxixatzen)
Azkoitiko Kale Nagusia itxita dago gaur ibilgailuentzat, hango etxebizitza batean teilatu berria egiten ari direla eta. Hori hala, ibilgailuek ezin dute 57. zenbakitik –Luziano okindegi paretik– plaza aldera joan, eta, horren ordez, Inazio Iriarte Margolaria kaletik ari dira bideratzen zirkulazioa. Bihar kalea berriro irekitzea aurreikusten dute.