Azkoitia Lagunkoiak hileko bilera egingo du asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 18a

Azkoitia adineko pertsonentzako gero eta herri egokituagoa izan dadin, hilean behin bilerak egiten ditu Azkoitia Lagunkoiak Elkargunean, eta, udako oporraldiaren ondoren, asteazkenean ekingo diote lanari berriro. 18:00etan egingo dute bilera. Ekimenaren helburua da adinduak ahalik eta autonomia eta bizi kalitate handienarekin bizitzea. Uda aurretik, udalak eta Azkoitia Lagunkoiak inkesta bat banatu zuten etxez etxe, eta 591 lagunek erantzun zituzten galderak. Orain, datuak bertaratu eta aztertzen ari dira, eta, gero, ondorio nagusiak jakinaraziko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide