Azkoitiko iazko bertso-eskolako ikasleak eta irakasleak. (Erniarraitz)
Erniarraitz bertsozale elkarteak Azkoitiko bertso-eskolei ekingo die beste urte batez urrian, eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute. Adin guztietako bertsozale guztiek har dezakete parte bertan, eta interesa dutenek
erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi edo 637-75 87 34 telefonora deitu dezakete.
Elkarteak jakinarazi du helduen taldea astearteetan elkartuko dela, Kultur Etxean, eta ume eta gaztetxoen ordutegia izen-ematearen ondoren zehaztuko dute. Adierazi dute edonor dagoela gonbidatuta bertso-eskoletara. "Ez dago bertsotan jakin beharrik. Zalea izatearekin nahikoa da, denentzat baitago lekua Erniarraitzen", esan dute.