Umeei eta helduei zuzendutako Jolas Askea tailerrak egingo dituzte Bizilore eskolan

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 15a

Azkoitiko Bizilore eskola aktiboak jolas askearen inguruko saioak prestatu ditu astearterako. Azpimarratu dute jolasa "funtsezkoa" dela haurraren ikasketan eta garapenean, baina, Biziloreren arabera, egun, "espazioa eta denbora kendu dizkiogu haurrari olgetarako, jolak askerako". Behar hori asetu nahian, Jolas Aske tailerra antolatu dute hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzat. Marc Franch Farrek gidatuta eta haren laguntzarekin, aroztegia, jolasak, natur-mahaia, hondartegia, kanpo espazio egokitua, eraikuntza eta esperimentazioa izango dituzte umeek eskura. Ondoren, helduentzako hitzaldi tailerra eskainiko du Itziar Rosado Saracibarrek, eta haiek jolas askearen onurak ezagutuko dituzte. Bi ekintzak irekiak dira, 17:00etatik 19:00etara egingo dituzte. Doakoak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide