Joseba Diaz: "Gustura nago aurten ematen ari naizen mailarekin"

Maxixatzen.eus 2017ko irailaren 13a

Pistan eta errepidean ere korrika aritzen da, baina mendiko lasterketetan du eskarmentu handiena Joseba Diaz Lopezek (Azkoitia, 1995). Horren adierazle dira azkenaldian lortutako sariak. Besteak beste, pasa den abuztuan Panticosako (Huesca) Trail Valle de Tena proba irabazi zuen.

Joseba Diaz, Trail Valle de Tena probako podiumean. (Maxixatzen) Zein lasterketetan parte hartu duzu aurten? Otsailean hasi nintzen lehiatzen, eta ordutik hainbat kilometro bertikal, maratoi bat eta distantzi ertaineko lasterketak (20-30km) egin ditut. Besteak beste, honako herri hauetan lehiatu naiz: Zaramilloko Apuko kilometro bertikalean (Bizkaia), Azpeitian, Asturiasen, Leonen, Kanaria uharteetan eta Miranda Ebron (Burgos). Espainiako kopako lehian nabil, beraz, lasterketak Espainiako hainbat lekutan izan dira. Hala ere, oso urruti badira ez naiz joaten eta gertuago dauden lasterketetara joaten naiz. Gainera, lehen postuetan zabiltza. Bai; gustura nago aurten ematen ari naizen mailarekin. Ez nuen espero horrelako emaitza onak lortzea. Gainera, postuetaz gain, neure sentzazioak ere asko hobetu dira. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Maxixatzen.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide