Baztartxo aretoak asteburuan ekingo dio zinema denboraldiari

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 12a, 14:32

Udako oporraldia amaituta, Azkoitiko Baztartxo aretoak asteburuan ekingo dio denboraldi berriari. Veronica (Paco Plaza, Espainiaeta Gru 3 filmak (Kyle Balda, Pierre Coffin, Eric Guillon, AEB) eskainiko diztuzte ostiraletik astelehenera bitartean, eta ohiko ordutegia izango dute. Ostiralean eta larunbatean, Veronica filma emango dute, 22:00etan. Igandean, berriz, 19:30ean ikusteko aukera izango da beldurrezko filma. Gru 3 umeei zuzendutako animaziozko filma, berriz, 17:15ean eskainiko dute. Astelehena ikuslearen eguna izango da, eta Veronica emango dute, 20:00etan.   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide