Iker Irribarria pilotariaren elastikoa jasoko du, besteak beste, zenbaki sarituaren jabeak.
Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak Beningo kaleko umeen aldeko zozketa jarri du martxan beste urte batez. Banatuko dituzten sariak Azkoitiko Sabinoren Harategia zegoen lekuan daude ikusgai, Kale Nagusian. Sari bikaina zozkatuko dute irabazle bakarrarentzat: Iker Irribarria pilotariaren elastikoa, Mikel Zubizarreta
Bolante-k eta eta Maite Agirre
Krispin-ek egindako margolan bana eta Joseba Jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria. Txartelak euro batean salduko dituzte, eta zenbaki sariduna azaroaren 2ko ONCEko zenbaki saritua izango da, eta ordezkoa hurrengo egunean ateratzen dena. Saria jasotzeko azken eguna azaroaren 17a izango da. Edozein zalantza argitzeko bi zenbaki hauetara deitu daiteke: 943 851 339 eta 605 728 881
Jasotako diru guztia Beningo Porto Novoko eta Cotonouko salestarrei bidaliko diete, Foyer Don Bosco kaleko umeen proiektura bideratzeko.