Atzo, ostirala, hasita
3x3 Futbol Festa ari dira egiten Azkoitiko plazan. Atzo arratsaldetik iluntzera arte iraun zuten haur eta gazteen hiruko futbol partidak. Gaur goiz eta arratsaldez ari dira, eta bihar goizean jarraituko dute. 135 talde ari dira Azpeitia Cup-ek antolatutako kirol festan parte hartzen.