Lasterketa Solidarioan parte hartzeko larunbatetik aurrera eman ahal izango da izena

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 31

Azkoitiko Ttipi Ttapa taldeak Lasterketa Solidarioa antolatu du bigarren urtez. Irailaren 23an egingo dute lasterketa, eta aurtengoan, lortutako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari emango diote. Bertan parte hartzeko izen ematea larunbatean, hilaren 2an, hasiko da. Eliza atarian jarriko dute horretarako mahaia, eta eguraldi txarra eginez gero, Torre Zuri aurrean egongo dira. Larunbataz gain, irailaren 12an, 14an, 19an eta 21ean Torre Zuri aurrean eman ahal izango da izena, 17:00etatik 19:00etara; irailaren 9an eta 16an, berriz, eliza atarian izango dira, eta eguraldi txarra egingo balu Torre Zurin elkartuko dira.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide