Iraurgi Abesbatza, Sardinian. (Iraurgi Abesbatza)
Azkoitiko Iraurgi Abesbatza Al Sole della Sardegna abesbatzen nazioarteko jaialdian ari da parte hartzen egunotan, Italiako Sardinia irlan. Atzo eskaini zuten lehenengo kontzertua Iraurgiko kideek, Portoscuson, eta datozen egunetan beste lau herritara joateko asmoa dute, han ere emanaldiak izango baitituzte. Igandera bitartean, Belgikako, Kanadako, Libanoko eta Frantziako abesbatzekin batera kantatuko dute.