Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak Mangaixue mendi bizikleta martxaren bigarren edizioa prestatu du datorren irailaren 16rako. Iaz egin zuten martxa aurreneko aldiz, eta eguraldi txarra eginagatik,
195 lagunek parte hartu zuten proban. Aurtengorako eman daiteke izena dagoeneko
www.kirolprobak.com webgunean, irailaren 13ko gauerdira bitartean. Federatuek hamar euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta gainerakoek hamahiru euro.
Irailaren 16an Plaza Berritik aterako dira martxako parte-hartzaileak, 15:15ean. Horiek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 33 kilometrokoa; eta, laburra, 23 kilometrokoa. Orain arte, 39 lagunek eman dute izena martxan.