Kamiñoko jatetxeak irabazi du Azkoitiko IX. Diva Idi Dema Saria

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 20a

Hiru eguneko lehiaren ostean, atzo, zapatua bukatu zen Azkoitiko IX. Diva Idi Dema Saria. Gurea pilotalekuan izan dira idi dema saioak, eta, guztira, 11 idi parek parte hartu dute bertan. Lehen egunean lehiatu zen Muruetako Kamiñoko jatetxeak irabazi ditu sariketako mantak, bigarren sailkatuari, Orioko Olideni, lau plazako aldea aterata; izan ere, Kamiñoko jatetxeko idiek 48 plaza egin zituzten. Hirugarren egin zuen Lemoizeko Andrakasek, 43 plaza eginda. Olidenez gain, eskualdeko beste parte-hartzaile bat ere izan zen lehian: Errezilgo Txokolate. Talde horrek zazpigarren egin zuen sailkapen orokorrean, 41 plazarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide