Koldo Larrañaga. (Alea.eus)
Koldo Larrañaga (Azkoitia, 1923) apaiz eta euskaltzalea atzo hil zen, Arabako Caicedo-Yuso herrian. Han bizi izan da azkoitiarra azken hirurogei urtetan; izan ere, soroak ureztatzeko eskubideen buruzko gatazka batean Legutioko nekazarien alde egin zuelako hara bidali zuten. Gasteizko apaiztegian egin zituen ikasketak eta apaiztu ostean, Arabako hainbat herritan izan zen.
Euskaltzalea izan da Larrañaga, eta euskara berreskuratzeko hainbat lan egin du Añana eskualdean; hainbat herritako eskoletan eta gau eskoletan euskara irakasten ibilia zen. Horrez gain, zinemagintzan ere aritutakoa zen Larrañaga. Frankismoaren bukaeran, Ikuska film laburren bilduman parte hartu zuen Antxon Ezeizarekin, Montxo Armendarizekin, Jose Luis Egearekin, Pedro Olearekin eta Imanol Uriberekin batera.
Arabako herrien heriotza film laburra ere egin zuen Larrañagak.
Azkoitiar apaizaren aldeko hileta elizkizuna bihar, osteguna, izango da Gasteizko San Martin elizan, 19:30ean.