Non eta zer ari zara ikasten?
Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua ari naiz ikasten. Laugarren mailako ikasketak egiten hasiko naiz datorren ikasturtean.
Komunikazio alorra gustuko duzu, beraz. Telebista, irratia edo papera nahiago?
Egia esan, oraindik irratian bakarrik aritu naiz. Telebista eta prentsa idatzia probatzeko ditut. Halere, betidanik gehien gustatu zaidana irratiaren eta soinuaren mundua da. Ez naiz trebea transmititu nahi dudana idatziz azaltzen, eta nire burua pantaila batean ikustea ere ez dut gogoko. Beraz, momentuz, irratiaren mundua aukeratuko nuke.
Noiztik zabiltza lanean?
Otsailean hasi nintzen praktiketan. Ekainera arte asteburuetako albistegietan egon naiz lanean, eta orain udan egiten duten Blai! saioan nabil, Itziar Alduntzinekin batera. Programa astelehenetik ostiralera egiten dugu.
Zein izaten da zure eguneroko eginkizuna lan orduetan?
Itziarrek eta biok talde lanean egiten dugu programa. Baditugu biok egunero zehaztutako gauzak. Adibidez, berak sarrera idazten du, eta nik hondartzen informazioa prestatzen dut. Hortik aurrerakoak, ordea, bion artean egiten ditugu: lehiaketarako gaiak pentsatu, Whatsapp bidez egiteo galderak, eguneroko elkarrizketak, gonbidatuakā¦
Zer gustatzen zaizu gehien zure lanbidetik? Eta zer gutxien?
Gutxien kale inkestak egitea gustatzen zait. Euskaraz hitz egiten duen jendea aurkitzea ez da zaila, baina askotan dezentez zailagoa da mikrofonoaren aurrean hitz egiteko prest dagoen norbait aurkitzea. Gehien erakartzen nauena ez dakit zer izan daitekeen, baina ezaguna den jendearekin egindako harremanak asko bete nau.
Elkarrizketa osoa Maxixatzen.eus webgunean irakur daiteke.