Azkoitiko udal ordezkariak eta informazio gunean egongo den hezitzaileetako bat (ezkerretik bigarrena), atzo. (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Udaleko alderdi guztietako ordezkariek agerraldia egin zuten atzo, Andramaixetan ez dadin inongo eraso sexistatik izan, eta herritarrek jaiak "berdintasunean, errespetuan eta askatasunean" igaro ditzaten aldarrikatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako DenokZu sentsibilizazio kanpainarekin bat egin dute udal ordezkariek, eta emakumeen kontrako indarkeriari "erantzun irmo eta bateratua" eman behar zaiola azpimarratu dute. "Behar-beharrezkoa da guztion inplikazioa indarkeria matxistarekin amaitzeko, herritarrena, eragileena eta erakundeena".
Eraso sexistak prebenitzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz, udalak stand bat jarriko du hilaren 14an, 16an eta 18an, plazan. Lehenengo bi egunean, 18:00etatik 20:00etara eta 00:00etatik 02:00etara egongo dira bi hezitzaile herritarrei informazioa ematen; abuztuaren 18an, berriz, 00:00etatik 03:00etara egongo dira.