Jose Ramon Lete 'Traki'-k botako du Axkottiko Herri Moimentuen txupinazoa

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 13a

Jose Ramon Lete 'Traki'. (Hitza) Bihar hasiko dira Andramaixek Azkoitian, eta udalak eta Axkottiko Herri Moimentuek egitarau zabalak prestatu dituzte bost egunetarako. 12:00etan, Udaletxeko balkoian Luciano Juaristi Atanillok botako badu ere suziria, Axkottiko Herri Moimentuek "txupinazo alternatiboa" prestatu du ordubete lehenagorako. San Martingo Ardatz elkartetik botako dute txupina, eta Jose Ramon Lete Traki preso ohiak izango du horretarako ardura. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute elkartean, eta trikitilariekin plazara jaitsiko dira eguerdirako. Axkottiko Herri Moimentuek Maxixatzeni adierazi dionez, "ilusioarekin, gogoarekin eta esperantzarekin hartu genuen erronka. Lan gogorrarekin aurrera eraman genuen iaz txosna, geure borrokari eta herriaren berotasunari esker oztopo denen gainetik egoteko gai izan ginen".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide